XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1954-ko Sariketa.

Gure elertiaren berpizkundea Arana Goiri'z gerokoa izan da; ark ezarri zituen euskal-gogo lokartuak euskerari begira, ta arrezkero euskerak bere ziturik umo ta ugarienak eman ditu elerti-bidean.

Egi orren erlantzera, Euzko-Gogoak bere bigarren sariketa antolatzen du aurten, urrengo azalkizunen ariora:
A.- GAIA (Bakarra); Arana Goiri' gandik Azkue iaunaren eriotzarañoko euskal-elertiaren edestia.

B.- SARIA (Bakarra); 150 dolar.

D.- BALDINKIZUNAK:
a) 300 (irureun) orrialde, gutxienez, aurkeztu bearko ditu, alderdi batetik, tarte bikoitzez, idazkiñez idatziak.

b) EPEA aurtengo Euskeraren Eguna'z bukatuko da, beraz, ots, 1.954'gko Gabonillaren 3'grn.

Ala ere epe au luza diteke, norlenkara aurkeztu nai luketenen eskabidez.

d) Idazlanak urrengo zuzenbidera igorri bitez:
EUZKO- GOGOA Liceo Landibar
7a Avenida 5-41 Guatemala C.A.